Itxi

Saskibaloia

32. jardunaldia

Gipuzkoa Basketen porrota eta Dominionen garaipena

eitb.eus

RetaBETek Unicajaren aurka galdu du (60-86) eta Bilbao Basketek irabazi Manresaren kontra (73-63).

  • Demarcus Nelson eta Urko Otegi. EFE

    Demarcus Nelson eta Urko Otegi. EFE

Asteazken honetan Endesa Ligako 32. jardunaldia jokatu da. RetaBET Gipuzkoa Basketek Malagako Unicajaren kontra galdu du (60-86) eta Dominion Bilbao Basketek Manresaren aurka erdietsi du garaipena (73-63).

Gipuzkoarrek porrot honekin sailkapeneko azken tokian amaituko dute liga, beraz, hurrengo urtean Endesa Ligan jarraitzea ez da posible izango, ezta bulegoetan ere.

Bilbao Basketek, bestalde, landutako garaipena erdietsi dute. Beraz, play offetan sartzeko lehian mantentzen dira bilbotarrak.

Laboral Kutxa Baskoniak aurreko astean jokatu zuen FIATC Joventuten aurka jardunaldi honetako partida (102-99).