Itxi

Saskibaloia

Gaur, 20:00etan

Bilbao Basket-Baskonia, gauza asko jokoan euskal derbian

eitb.eus

Bilbotarrek zortzi onenen artean sailkatzeko garaipena behar dute eta gasteiztarrak hirugarren posturako lehian daude sartuta.

1:19

RETAbet Bilbao Basketek eta Baskoniak indarrak neurtuko dituzte gaur iluntzeko 20:00etan Bilbao Arenan.

Liga erregularra amaitzeko bi jardunaldiren faltan bilbotarrek zaila dute oso lehenengo zortziren artean sailkatzea, baina oraindik ere aukerak dituzte eta horretarako Baskonia gainditu beharko dute bai ala bai. Horrez gain, azken jardunaldian Kanariari Handiari irabazi eta Andorra Morabancek bere partidak galdu beharko lituzke.

Baskoniak, aldiz, erronka bat du oraindik. Sito Alonsoren taldeak hirugarren postua nahi dute sailkapenean, egun Bartzelonarekin berdinduta daude, beraz, azken bi neurketak irabaztea dute jomuga kantxa alde izateko play offetan.

33. JARDUNALDIA

ASTEAZKENA 10

Montakit Fuenlabrada - Rio Natura Monbus Obradoiro   18:45       
Movistar Estudiantes - Valentzia Basket Club    20:00    
UCAM Murtzia CB - Unicaja     20:00        
RETAbet Bilbao Basket - Baskonia    20:00      
ICL Manresa - Tecnyconta Zaragoza   20:30     
Real Betis Energia Plus - MoraBanc Andorra    20:30

OSTEGUNA 11

FC Bartzelona Lassa - Iberostar Tenerife   19:30
Real Madrik - Divina Seguros Joventut  21:30