Itxi

Saskibaloia

Final-laurdenetan

IDK Gipuzkoa txapelketatik kanpo geratu da Zaragozan galdu ostean (73-62)

eitb.eus

Ezin izan dio Mann-Filterri irabazi final-laurdenetako bere kanporaketako azken norgehiagokan.

  • Azu Muguruza bere jokalariei aginduak ematen.

    Azu Muguruza bere jokalariei aginduak ematen.

IDK Gipuzkoak galdu egin du ostegun honetan, Zaragozan, Mann-Filter taldearen aurka (73-62). Horrenbestez, Dia Ligako titulua eskuratzeko ibilbidetik kanpo geratu da talde donostiarra, ezin izan baitu irabazi bere kanporaketako hirugarren eta azken neurketa.

Hartara, Mann-Filterrek Spar Citylift Girona izango du aurkari finalerdietan. Beste kanporaketan, berriz, Lointek Gernika bi partidetan kaleratu zuen Star Center Uni Ferrolek Perfumerias Avenida izango du aurrez aurre.