Itxi

Saskibaloia

Euskal Kopa

Bilbao Basketek eta Baskoniak ostiralean izango dute jokoan Euskal Kopa, 19:30ean, Galdakaon

EITB MEDIA

Endesa Ligako bi euskal taldeek hilaren 24an ekingo diote denboraldi ofizialari, baina, aurretik, titulu hori irabazten ahaleginduko dira, Urreta kiroldegian.

  • Asteartean aurkeztu dute 2023ko Euskal Kopa. Argazkia: EITB Media.

    Asteartean aurkeztu dute 2023ko Euskal Kopa. Argazkia: EITB Media.

Surne Bilbao Basketek eta Baskoniak ostiralean, irailaren 15ean, izango dute jokoan 2023ko Euskal Kopa, Galdakaon, Urreta kiroldegian, 19:30etik aurrera. Asteartean aurkeztu dute txapelketa, Bizkaiko udalerrian.

Luis Maria Sautu Euskal Saskibaloi Federazioko presidenteak aurkezpenean adierazi duenez, ostiraleko neurketa "oso garrantzitsua da, euskal saskibaloia hedatzeko". Bilbao Basketeko presidente Isabel Iturbek eta Baskoniako kirol zuzendari Felix Fernandezek zortea opa diote elkarri, bai Euskal Kopari begira baita hastear dagoen denboraldirako ere.

Hain zuzen ere, Bilbao Basketek hilaren 24an (igandea), 17:00etan, hasiko du Endesa Liga, Miribillan, Andorra aurkari; Baskoniak, ordea, etxetik kanpo ekingo dio Ligari, Breoganen etxean, egun eta ordu berean.