Saskibaloia
Euskal Kopa
Euskal Kopako Bilbao-Baskonia partida bertan behera, pistako "kondentsazioagatik"
EITB MEDIA
Kantxa gaineko kondentsazioak oso arriskutsua egiten zuen Galdakaoko Urreta kiroldegiko pista gaineko jokoa, eta Sacha Killeya-Jonesen irristada batek partida bertan behera uzteko erabakia azkartu du.
Surne Bilbao Basketen eta Baskoniaren arteko Euskal Kopako partida bertan behera geratu da bigarren laurdenean, Galdakaoko Urreta kiroldegiko pistan jokatzea bideraezina egiten zuen "kondentsazioaren" ondorioz.
Atsedenaldira iristeko 4 minutu eta 29 segundo falta zirenean, markagailuan 29-33 zirela, Sacha Killeya-Jonesen irristada batek bi taldeak Endesa Liga hasi aurretik jokatzen ari ziren azken partida bertan behera uztea butzatu du.
Bi taldeen arteko norgehiagoka, bestalde, 45 minutuko atzerapenarekin hasi da, Gasteiztik Galdakaora zihoan Baskoniako autobusa "zirkulazio-istripu larri baten ondorioz, errepidean ordu eta erdi baino gehiago geldirik egon eta gero".
Surne Bilbaoren aldetik, berriz, Adam Smith eskolta estatubatuarra baja izan da partida honetan, ezker eskuko behatz batean izandako haustura bategatik.