Itxi

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernikak final zortzirenetarako txartela bideratu nahi du Belgikan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kangoeroens Mechelen taldearen belgikarraren kontra jokatuko du gaur, Anberesko Heylen Vastgoed kantxan, eta zuzenean ikusteko aukera egongo da, ETB4n eta eitb.eus-en, 20:00etatik aurrera.

  • Lointek Gernikaren artxiboko argazkia

    Lointek Gernikaren artxiboko argazkia. Irudia: Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako final zortzirenetarako bidea arindu nahi du gaur, Kangoeroens Mechelen talde belgikarraren kontra Anberesko Heylen Vastgoeden jokatuko duen playoffetako joaneko neurketan. EITBk partida zuzenean ikusteko aukera eskainiko du, ETB4n eta, streamingez eitb.eus atarian, 20:00etatik aurrera.

Kanporaketa abenduaren 20an Malosten jokatuko duten itzulerako hitzorduan erabakiko da. Lehia parekatua izatea espero da: Gernikak Perfumerias Avenida indartsuari irabazi zion asteburuan, eta Kangoeroens Mechelen nagusi da, gaur egun, Belgikako Ligan. Ligan jokatutako bederatzi norgehiagokak irabazi ditu Belgikako taldeak; Europan ere bigarren postuan egin zuen aurrera, Besiktas turkiarra buru izan zuen multzoan.

Belgikara bidaia egin aurretik, Lucas Fernandez Lointek Gernikako entrenatzaileak azpimarratutakoaren arabera, "ilusioz" eta "anbizioz" egingo diote bizkaitarrek aurre kanporaketari, kontinente arteko kluben bigarren txapelketa nagusian ahalik eta urrunen iristeko.