Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa berria

Surne Bilbao Basketek Keith Hornsby fitxatu du denboraldi amaierara arte

EITB MEDIA

AEBko jokalaria Rytas Vilnus taldetik dator, eta eskarmentu handia du Europan, BCL, Eurocup eta Alemania, Frantzia, Polonia eta Lituaniako ligetan jokatu baitu.

  • Keith Hornsby. Argazkia: Bilbao Basket

    Keith Hornsby. Argazkia: Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek denboraldi amaierara arteko fitxaketa berria egin duela jakinarazi du: Keith Hornsby (Wlliamsburg, 1,93 metro). AEBko jokalaria Rytas Vilnius taldetik dator, eta eskarmentu handia du Europan, BCL, Eurocup eta Alemania, Frantzia, Polonia eta Lituaniako ligetan aritu baitu.

Europara jauzi egin aurretik, NCAAn nabarmentzen hasi zen. Unibertsitateko garaiaren ondoren, NBAko denboraldiaurrea egin zuen Dallas Mavericksekin, eta Texas Legendsekin amaitu zuen NBA G Leaguen jokatzen.

Twarde Pierniki Toru taldean egin zuen debuta Europan, 2019/20 denboraldian. Maila ona eman zuen han, eta bertatik Bundesligara egin zuen jauzi, eta Alemaniatik Frantziara, 2021/22an, Boulogne-Levallois taldearen elastikoa defendatzera.