Itxi

Saskibaloia

Gurpildun aulkiko saskibaloia

Bidaideakek agur esan dio Champions Cup txapelketari

EITB Media

Bilboko taldeak galdu egin zituen final-laurdenetako B multzoko lehen bi partidak, Amiab Albacete (75-44) eta Lahn-Dill (69-59) taldeen kontrakoak. Lauko Finalera sailkatzeko aukerarik gabe, Bidaideakek Porto Torres menderatu du (84-63).

  • BIdaideak

    BIdaideak vs Porto Torres partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: @BilbaoBSR

Bidaideakek agur esan dio gurpildun aulkiko Champions Cup txapelketari. Bilboko taldeak ezin izan du aurrera egin final-laurdenetako B multzoan; beraz, ez da Lauko Finalean egongo.

Multzoko lehen partidan, martxoaren 8an, Bidaideakek porrot egin zuen BSR Amiab Albaceteren kontra, 75-44ko emaitzarekin. Bigarrenean, berriz, hilaren 9an, galdu egin zuen RSV Lahn-Dillen aurka, 69-59.

Txapelketatik at geratu dela jakinda, martxoaren 10ean, Bidaideakek garaipena bereganatu du GSD Porto Torresen aurka (84-63). Azken neurketa irabazita, Bilboko taldeak Europako bigarren mailako txapelketarako txartela eskuratu du, Eurocup 1eko 8ko Finalerako txartela.