Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

5. etapa

Ben Swiftek irabazi du Markinako esprinta

Erredakzioa

Azkenean, Sky taldeko britainiarrak nagusitasunez irabazi du talde txiki batean. Sailkapen orokorrak ez du aldaketarik ikusi, eta Contadorrek jarraitzen du lider.

1:08

Ben Swift (Sky) nagusi izan da Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapan, Eibar eta Marika-Xemein artean (160,2 kilometro). Britainiarra 20 bat txirrindulariz osatutako talde txiki bateko azkarrena izan zen. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) eta Alejandro Valverde (Movistar) faboritoak talde berean heldu ziren.

Sailkapen orokorrak, beraz, ez du aldaketarik ikusi. Contadorrek lider jarraitzen du, eta 12 segundoko aldea dago bien artean. Murtziako txirrindularia beranduegi saiatu zen, Aiastiako gainan (2. maila). Contadorrek eta Poelsek arazorik gabe gabe harrapatu zituzten Movistarrekoa.

Jungelsek (Trek), Mollemak (Belkin) eta Wellensek (Lotto-Belisol) ihes egin zuten Isuan gora (1. maila), baina Movistarren (Ion Izagirrerekin), Tinkoff-Saxoren eta Omega Pharma-Quick Stepen kontrola erabatekoa izan zen. Lehenago ere, tropelak arazorik gabe zapuztu zuen txirrindulari talde handi baten saiakera. Tartean zeuden Omar Fraile eta Luis Leon Sanchez (Caja Rural-Seguros RGA), Koldo Fernandez de Larrea (Garmin-Sharp) eta Michael Albasini (Astana).

Faboritoen arteko borroka beranduegi heldu zen, eta dena Markina-Xemeingo erlojupekoan erabakiko da, 25 kilometrotan, bi aldapekin.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 SWIFT, Ben SKY 03h 56' 56¿
2 VALVERDE, Alejandro MOV d.b.
3 KWIATKOWSKI, Michal OPQ d.b.
4 SLAGTER, Tom Jelte GRS d.b.
5 CUNEGO, Damiano LAM d.b.
6 GAUTIER, Cyril EUC d.b.
7 HIVERT, Jonathan BEL d.b.
8 PERAUD, Jean-Christophe ALM d.b.
9 CONTADOR, Alberto TCS d.b.
10 EVANS, Cadel BMC d.b.

SAILKAPEN OROKORRA

1 CONTADOR, Alberto TCS 20h 30' 31¿
2 VALVERDE, Alejandro MOV 00' 12¿-ra
3 CUNEGO, Damiano LAM d.b.
4 EVANS, Cadel BMC + 00' 36¿-ra
5 PERAUD, Jean-Christophe ALM d.b.
6 TROFIMOV, Yury KAT d.b.
7 KWIATKOWSKI, Michal OPQ 00' 41¿-ra
8 LANDA, Mikel AST 00' 54¿-ra
9 POELS, Wouter OPQ 00' 55¿-ra
10 SANCHEZ, Samuel BMC 00' 56¿-ra