Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

1. etapa

Mikel Landa: 'Eroso joan naiz, baina izorratuta'

Agentziak | Erredakzioa

"Nire ustez, denborak aurreikusitakoaren arabera joan dira eta pozik nago izandako sentsazioekin", esan du arabarrak.

  • Mikel Landa. Argazkia: EiTB.

    Mikel Landa. Argazkia: EiTB.

"Ondo sentitu naiz, baina mina daukat hanketan. Egindako ahalegina neurtzea ez da zaila, eta eroso joan naiz, baina izorratuta", onartu du Mikel Landa txirrindulariak erlojupekoaren ostean.

Skyko arabarrarentzat, Giroko lehen erlojupekoan izandako denborak "aurreikusitakoaren araberakoak" izan dira. Berak 21 segundo galdu ditu Vincenzo Nibalirekin eta 40 Tom Dumoulin irabazlearekin.

"Uste dut denborak espero zitekeenak izan direla, eta pozik nago izandako sentsazioekin", esan du Landak.

Arabarrak azaldu duenez, erlojupekoa "apur bat gogorra izan da", "hamar kilometro besterik" izan ez diren arren. "Baina minutu bateko diferentzia asko da", gaineratu du.

, gaineratu du.