X

Irratia zuzenean

2018ko Giroko 11. etapa: Yatesek irabazi du Osimon eta lehen postua sendotu du

Italiako Giroa 2018

11. etapa

Yatesek lehen postua sendotu du, Giroko bere bigarren etapa irabazi ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/05/16

Osimoko azken aldapa gogorrean egin du eraso britainiarrak, eta bakarka sartu da helmugan.

1:25
  • Whatsapp
  • Bidali

Simon Yatesek (Mitchelton-Scott) irabazi du asteazken honetan Italiako Giroko 11. etapa, Assisi eta Osimo artean jokatutakoa, 156 kilometroko ibilbidea bete ondoren. Hartara, aurtengo bere bigarren garaipena erdietsi du Italiako lasterketa handian.

Txirrindulari britainiarra izan da indartsuena harbideko azken aldapan, eta sendotu egin du liderraren elastikoa Tom Dumoulin (Sunweb) zein gainerako aurkariekiko.

Yatesek Osimoko harresi-barruko azken igoeran (% 16ko maldak zituena) egin du eraso, eta ihes eginda helmugaratu da 3:25:53 denborarekin. Haren atzetik heldu dira Dumoulin herbeheretarra (bi segundora) eta Bora taldeko Davide Formolo italiarra (bost segundora). Hiru horien ostean, lau txirrindulariz osatutako multzo txiki bat sartu da, zortzi segundoko atzerapenarekin. Bertan zeuden, besteak beste, Domenico Pozzovivo (Bahrain-Merida) eta Thibaut Pinot (Groupama-FDJ).

Chris Froomek, berriro ere, denbora galdu liderrarekiko (40 segundo). Pello Bilbaori dagokionez, ez da aurrenekoekin sartu helmugan, baina zortzigarren tokiari eutsi dio sailkapen nagusian (2:54).

Ostegun honetan, Osimo eta Imola lotuko dituen 213 kilometroko hamabigarren etapa jokatuko da.

Iruzkinak

Publizitatea
Giroa 2018 Italiako Giroa, zuzenean Giroa 2018
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
#-en_emision-# 12:20 - 18:00 ITALIAKO GIROA | 20. etapa: Susa - Cervinia, 214 km
17:00 - 20:30 ETB KANTXA | Victor vs Artola, San Fermin Torneoa
17:00 - 19:30 BIGARREN B | Reala B vs Fuenlabrada
18:50 - 21:30 BIGARREN B | Vila-real B vs Bilbao Athletic

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
#-en_emision-# 12:20 - 18:00 ITALIAKO GIROA | 20. etapa: Susa - Cervinia, 214 km
17:00 - 20:30 ETB KANTXA | Victor vs Artola, San Fermin Torneoa
17:00 - 19:30 BIGARREN B | Reala B vs Fuenlabrada
18:50 - 21:30 BIGARREN B | Vila-real B vs Bilbao Athletic
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena