Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza

Andrew Talanskyk etapa garaipena eta lidergoa lortu ditu

Erredakzioa

Zazpi txirrindulari iritsi dira ihes eginda helmugara, eta Garminekoa izan da azkarrena. Vivianik lidergoa galdu du. Gorka Izagirre (Euskaltel) hirugarren izan da, eta David Lopez (Sky) laugarren.

  • Andrew Talansky

    Andrew Talanskyk irabazi du Paris-Nizako hirugarren etapa. Argazkia: EFE

Andrew Talansky Garmin taldeko txirrindulariak irabazi du Paris-Nizako hirugarren etapa, eta lasterketako lider berria da. Chatel-Guyon eta Brioude artean korritu den etapak 171 kilometro izan ditu.

Zazpi txirrindulari iritsi dira ihes eginda, eta Talansky estatubatuarra azkarrena izan da. Davide Malacarne (Europcar) izan da bigarren, eta Gorka Izagirre (Euskaltel-Euskadi) izan da hirugarren. David Lopez (Sky) euskal txirrindulariak ere etapa ona egin du, eta laugarren izan da.

Elia Viviani zen lasterketako liderra hirugarren etapa bukaerara arte, baina irabazlearengandik 2 minutu eta 55 segundora iritsi da helmugara, eta lidergoa galdu du. Talanskyk hiru segundoko abantaila du Andrey Grivkorekiko (Astana) eta Malacarnerekiko (Europcar). Gorka Izagirre sailkapen nagusiko bosgarren postuan dago, liderrarengandik sei segundora.

Hirugarren etapako sailkapena:

.1. Andrew Talansky (USA) Garmin        4h:06:15

.2. Davide Malacarne (ITA) Europcar          d.b.

.3. Gorka Izaguirre (EUS) Euskaltel-Euskadi d.b.

.4. David Lopez (EUS) Sky d.b.

.5. Richie Porte (AUS) Sky                   d.b.

.6. Romain Bardet (FRA) AG2R                 d.b.

.7. Andriy Grivko (UKR) Astana               d.b.

.8. Jonathan Hivert (FRA) Sojasun           + 07

.9. Enrico Gasparotto (ITA) Astana           d.b.

10. Maxime Bouet (FRA) AG2R                  d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Andrew Talansky (USA) Garmin         14h:39:36

.2. Andriy Grivko (UKR) Astana                + 03

.3. Davide Malacarne (Ita) Europcar            d.b.

.4. Sylvain Chavanel (FRA) Omega Pharma       + 04

.5. Gorka Izagirre (EUS) Euskaltel Euskadi + 05

.6. Lieuwe Nedwestra (HOL) Vacansoleil        + 06

.7. Richie Porte (AUS) Sky Procycling         + 07

.8. Peter Velits (SVK) Omega Pharma           + 08

.9. David Lopez (EUS) Sky + 09

10. Jonathan Hivert (FRA) Sojasun             + 12