Itxi

Txirrindularitza

Dopin kasuen eztabaida

2015eko World Tourrean onartu du UCIk Astana

ERREDAKZIOA

UCIk World Tourreko lasterketetan lehiatzeko lizentzia eman dion arren, hainbat kontrol igaro beharko ditu Astanak eta ikuskapen etengabeak jasoko ditu.  

  • Nibali, Astana. Argazkia: EFE

UCIk baldintzatu egin du Astanaren parte hartzea 2015eko World Tourrean, Lausanako Kirol Zientzien Unibertsitateak egin beharreko ikuskaritza bategatik.

Aipatutako erakundeak, Astanako txirrindulari batzuen dopin kasuak aztertuko ditu, eta ondorioz, taldeak horietan duen ardura neurtuko du.

Erakundeak Astanaren barne antolakuntza, kultura eta dopin kasuetan hartzen dituen neurriak ebaluatu nahi ditu, ezarritako irizpideak jarraitzen ote dituen aztertzeko.

Erakundeak Astanaren barne antolakuntza, kultura eta dopinaren kontrako politikaren inguruan hartzen dituen neurriak ebaluatu nahi ditu, ezarritako irizpideak jarraitzen ote dituen aztertzeko.

Taldean horrenbeste dopin kasu azaldu ondoren, hainbat kontrol eta ikuskapen jasoko ditu Astanak. Gainera, World Tourra osatzen duten talde guztiek hainbat baldintza eta irizpide bete beharko dituzte, barne funtzionamenduari dagokionean.

Astanaren parte hartzearekin eta Europcarren kanporatzearekin, 2015eko World Tourra 17 taldek osatuko dutela esan genezake jada: Astana, AG2R, BMC, Cannondale, Etixx-Quick Step, Francaise, Giant, IAM, Katusha, Lampre, Lotto Jumbo, Lotto Soudal, Movistar, Orica-GreenEdge, Sky, Tinkoff-Saxo y Trek.