Itxi

Txirrindularitza

Komunikatu ofiziala

Astanak WorldTour lizentzia izaten jarraituko du

Agentziak | Erredakzioa

Nazioarteko Txirrindularitza Batzordeak (UCI) komunikatu batean zehaztu du Vincenzo Nibaliren taldeari jarraipen "zorrotza" egingo diola.

  • Vincenzo Nibali, Frantziako Tourreko etapa garaipen bat ospatzen. Efe.

    Vincenzo Nibali, Frantziako Tourreko etapa garaipen bat ospatzen. Efe.

Vincenzo Nibaliren Astana Pro Team taldeak WorldTour lizentziari eutsi dio eta egutegiko lasterketa garrantzitsuenak lehiatzeko eskubidea izango du. Italiako Giroa eta Frantziako Tourra barne.

Nazioarteko Txirrindularitza Batzordeak, hala ere, argi utzi du Astanari kontrol "zorrotza" egingo diola.

Aurreko denboraldian positibo eman zuten Astanako hainbat txirrindularik dopinaren aurka egindako azterketetan. UCIk baldintzazko lizentzia eman zion orduan taldeari, aparteko ikuskaritza egiteko asmoz.