Itxi

Txirrindularitza

Turkiako Itzulia

Pello Bilbaok irabazi du seigarren etapa

Agentziak | Erredakzioa

Sailkapen nagusian, Durasek dago orain lider, Davide Rebellin orain arteko liderra bigarren da 21 segundora, eta Eduardo Sepúlveda argentinarra, 32 segundora.

1:10

Pello Bilbao Caja Rural taldeko txirrindulari gailendu da Turkiako Itzuliko seigarren etapan. Kristijan Durasek (Lampre) kroaziarrak, berriz, sailkapen nagusiko lehen postua kendu dio Davide Rebellin italiarrari.

184 kilometroko ibilbidearen ostean, Bilbao Miguel Angel Lopez kolonbiarrari (Astana) gailendu zaio. Ondoren beste kolonbiar bat sartu da helmugan, Heiner Parra, Caja Rural taldekoa.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Durasek da orain lehen postuan, Davide Rebellin italiarra orain arteko liderra 21 segundora dago, eta Eduardo Sepulveda argentinarra, hirugarren, 32 segundora.