Itxi

Txirrindularitza

DAUPHINE KRITERIUMA (5. ETAPA)

Bardet, azkarrena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Beñat Intxausti laugarren postuan helmugaratu da, Chris Froomen atzetik. Sailkapen orokorrean, Movistarreko txirrindularia bigarren doa, Van Gardereni hortzak estutzeko asmoz.

1:04

Romain Bardet (Ag2r) frantsesak Dauphine Kriteriuma txapelketaren bosgarren etapa irabazi du, alegia, Digne-les-Bains eta Pra-Loupen artean jokatu den 161 kilometroko lasterketa. Bertan, bigarren egin duen Tejay Van Garderen (BMC) estatubatuarrak eraman du lidergoa.

23 urte dituen txapelduna, Col D'Allos-en nabarmendu da bereziki. Gainera, jaitsieran 1.26 minutuko aldea atera dio taldeari. Gauzak horrela, Pra Loup bakarrik igarotzeko behar besteko abantaila atera du, 4 ordu 31 minutu eta 22 segundotan burutuz proba. Ondoren, Van Garderen estatubatuarra helmugaratu da, 35 segundora, eta jarraian Chris Froome (Sky) 39ra. Hirugarren honi hortzak estutuz, Movistarreko Beñat Intxausti euskalduna bertaratu da, hain zuzen ere, lehenengotik 42 segundora.

Txanponaren beste aldeari erreparatuz gero, Movistarreko Alejandro Valverde (1.53 segundora) eta Astanako Vincenzo Nabali (1.59 segundora) ditugu. Bestalde, sailkapen orokorrean, Van Garderenek eraman du lidergoa eta honi hortzak estutzeko asmoz, Beñat Intxausti bizkaitarra hamazortzi segundora doa bigarren. Hirugarren, aldiz, Bardet (20 segundora).

5. etapa:

1. Bardet (AG2R)
2. Van Garderen (BMC) a 36
3. Froome (Sky) a 40
4. Intxausti (Movistar Team) a 42
5. S. Yates (Orica) a 50
6. Meintjes (MTN)
7. Talansky (Cannondale-Garmin) a 55
8. Scarponi a 57
9. Rolland
10. Frank