Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia (5. etapa)

Etapa nagusia eta lidergoa Pinotentzat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Frantziarra Pozzovivo eta Spìlak txirrindularien aurretik helmugaratu da eta bera da probako lider berria.

1:06

Thibaut Pinotek irabazi du Suitzako Itzuliaren etapa nagusia (237 kilometro Unterterzen eta Sölden/Rettenbachgietscher artean). Frantziarra Pozzovivo eta Spilak txirrindularien aurretik helmugaratu da eta bera da probako lider berria.

Niemiec (Lampre-Merida), Rast (Trek), Denifl eta Brändle (IAM), King (Cannondale-Garmin), De Gendt (Lotto-Soudal), Schumacher (CCC) eta Selvaggi (Wanty-Gobert) izan dira jardunaldiko ihesaldiaren protagonistak. Denifl izan da indartsuena, baina helmugarako 1,5 kilometroren faltan Pinotek gainditu du.

Sailkapen nagusian, 47 segundoko aldea dauka Pinotek Geraint Thomasekin eta 50ekoa Simon Spilakekin.