Itxi

Txirrindularitza

Azken erlojupekoa

SUITZAKO ITZULIA | Simon Spilakek irabazi du Suitzan

Agentziak | Erredakzioa

Azken eguneko erlojupekoan, berriz, Tom Dumoulin holandarra gailendu da. Spilak bera bigarren izan da 18 segundora, eta Fabian Cancellara hirugarren, 19 segundora.

1:05

Simon Spilakek (Katusha) lortu du azken garaipena Suitzako Itzulian, Geraint Thomas (Sky) britainiarrari 5 segundogatik liderraren maillota kenduta. Azken etapa erlojuaren kontrakoa izan da, eta denborarik onena Tom Dumoulin (Giant) holandarrak egin du.

Spilakek sailkapen nagusiko hirugarren tokian hasi du jardunaldia, Thomasengandik 13 segundora eta Thibaut Pinot (FDJ) orduko liderrarengandik 47 segundora. Spilak izan da hiruren artean onena 38,4 kilometroko erlojupekoan.

15. kilometrorako, esloveniarrak 15 segundoko aldea ateratzen zion Thibaut Pinot frantziarrari. Pinot hirugarren izan zen iazko Frantziako Tourrean, eta erlojuaren kontra ondo moldatzen dela erakutsi du gaur ere.

Geraint Thomasek, aldiz, lan handiagoa eman dio Spilaki. 15. kilometroan denbora bera egin dute, baina gaurrera egin ahala, Spilaken denbora gero eta hobeagoa zela ikusten joan da. Azkenean, esloveniarrak 19 segundo atera dizkio helmugan, eta horri esker irabazi du Suitzako Itzulia Katusha taldeko txirrindulariak.

Hala ere, Spilakek ezin izan du etapa garaipena lortu, Tom Dumoulinek egin baitu denborarik onena: 48 minutu eta 36 segundo, esloveniarrak baino 18 segundo gutxiago.

 

"356">