Itxi

Txirrindularitza

Irailak 20-27

Jon Izagirre, Erviti eta Castroviejo Richmonden izango dira

Agentziak | Erredakzioa

Purito Rodríguez eta Alejandro Valverde Espainiako selekzioaren buruak izango dira. Gorka Izagirre Javier Minguez hautazaileak baztertutakoen artean dago.

  • Jonathan Castroviejo, Espainiako selekzioarekin erlojupekoan / EFE.

    Jonathan Castroviejo, Espainiako selekzioarekin erlojupekoan / EFE.

Purito Rodriguez eta Alejandro Valverde izango dira Espainiako taldearen buruak lineako proban. Juan Jose Lobatok, Dani Morenok, Luis Leon Sanchezek, Ruben Plazak eta Lluis Masek osatzen dute zerrda.

Castroviejok soilik erlojupekoan hartuko du parte, eta Luis Leon bietan arituko dira. Getxokoa, hala ere, lineako probarako ordezkoa izango da.

Gorka Izagirre baztertua izan da aurreko astean jakitera emandako zerrendatik, baita Jose Joaquin Rojas, Angel Vicioso eta Angel Madrazo ere.

Guztira, Movistarrek bost txirrindulari eramango ditu, eta Caja Ruralek, bat. Hona hemen zerrenda osoa:

Movistar: Alejandro Valverde, Jon Izagirre, Juan Jose Lobato, Imanol Erviti eta Jonathan Castroviejo.

Katiuxa: Joaquim Rodríguez eta Dani Moreno.

Astana: Luis Leon Sánchez.

Lampre: Ruben Plaza.

Caja Rural: Lluis Mas.