Itxi

Txirrindularitza

Milano-San Remo

Arnaud Demare frantziarra ezustean gailendu da

Agentziak | Erredakzioa

Fernando Gaviria kolonbiarrak azken metroetan izandako erorikoak Sagan atzean utzi du eta amaiera baldintzatu du.

  • Arnaud Demare. Argazkia: Efe.

    Arnaud Demare. Argazkia: Efe.

Arnaud Demare FDJ taldeko txirrindularia ezustean gailendu da Milano-San Remo lasterketako esprintean. Guztira, 295 kilometro egin dituzte. 21 urte pasa dira frantziar batek lasterketa irabazi zuenetik.

Demarek 6 ordu eta 54 minutuko denbora egin du. Ben Swift ingelesa bigarren izan da eta Jurgen Roelandts belgikarra, berriz, hirugarren.

Demareren garaipena helmugarako 300 metrora erabaki da, Poggiora igoeran. Fernando Gaviria kolonbiarrak erorikoa izan du, Sagan atzean geratu da, eta frantziarra nagusi izan da helmugan.