Itxi

Txirrindularitza

Kaliforniako Itzulia, 7. etapa

Gaviria eta Bernal protagonista, kolonbiarren erakustaldian

Agentziak | Erredakzioa

23 urteko esprinterrak bere hirugarren garaipena lortu du aurtengo edizioan eta Bernalek sailkapen nagusia irabazi du.

  • Fernando Gaviria. Argazkia: Efe.

    Fernando Gaviria. Argazkia: Efe.

Txirrindulari kolonbiarrak jaun eta jabe izan dira 2018ko Kaliforniako Itzulian. Fernando Gaviriak zazpi etapetatik hiru irabazi ditu, azkena barne, eta Egan Bernalek lehenengo biak eta sailkapen nagusia.

Beste kolonbiar bat, Daniel Martinez, ere protagonista izan da, hirugarren egin baitu sailkapen nagusian. Kolonbiako txirrindularien nagusitasuna ikusita, askok, txantxetan, lasterketaren izena aldatzea proposatu dute eta Kaliforniako Itzuliaren ordez "Kolonbiarren Itzulia" deitzea proposatu diete antolatzaileei.

Gaviriak (Quick-Step Floors) gogor lan egin du bere hirugarren etapa garaipena lortzeko, eta 143 kilometroko ibilbidea egiteko 3 ordu 7 minutu eta 39 segundo erabili ditu.

Bigarren postuan Maximilian Walscheid alemaniarra sartu da eta hirugarrenean Caleb Ewan australiarra.