Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Under, 3. etapa

Peter Saganen garaipena, hirugarren saiakeran

eitb.eus

Eslovakiako txirrindulariak Uraidlan erdietsi zuen garaipena 3. etapan eta sailkapen nagusian segundo bakarrera du orain Patrick Bevin.

Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) txirrindulariak erdietsi du garaipena Tour Down Underreko 3. etapan. Luis Leon Sanchezek (Astana) bigarren egin du eta Daryl Impeyk (Mitchelton) hirugarren.

Iazko edizioan eslovakiarrak etapa honetan bertan lortu zuen garaipena ere; egun hartan Impeyk bigarren egin zuen.

Garaipen honekin Peter Sagan bigarren da sailkapen nagusian,Patrick Bevin.(CCC Team) segundo bakarrera du.