Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Marlen Reusser da Suitzako Itzuliko lider berria, erlojupekoa irabazita

EITB MEDIA

Suitzarrak denborarik onena egin du 25,7 kilometroko erlojuaren kontrako saioan. Demi Vollering bigarren izan da 8 segundora, eta Elisa Longo hirugarren, 16 segundora.

  • Marlen Reusser, Suitzako Ituzliko lider berria

    Marlen Reusser, Suitzako Ituzliko lider berria. Argazkia: Efe.

Marlen Reusser suitzarra gailendu da Suitzako Itzuliko bigarren etapan, Demi Vollering SD Worxeko taldekideak baino 8 segundo gutxiago eginda. Hirugarren postua Elisa Longo Borghinik (Trek-Segafredo) lortu du, irabazleak baino 16 segundo gehiago eginda.

Kontuan izateko moduko lehen erreferentzia Anna Kiesenhofer (Israel-Premier Tech-Roland) debutariak ezarri du. Ondoren, Brodie Chapman (Trek-Segafredo) izan da austriarraren denbora hobetzen lehena, eta berea izan da denborarik onena  Longo Borghini helmugaratu den arte.

Italiako erlojuaren kontrako txapeldunak denborarik onena egin du aurreko tarteko bi puntuetan, baina helmugan Volleringek eta Reusserrek bere denbora hobetu dute.

Etapa irabazita, Reusser lider da orain sailkapen nagusian, Blanka Vas taldekideari lehen postua kenduta.

Etapako sailkapena

1-. REUSSER Marlen (SD Worx) 0:36:42

2-. VOLLERING Demi (SD Worx) + 0:08

3-. LONGO BORGHINI Elisa (Trek) + 0:16

4-. CHAPMAN Brodie (Trek) + 1:13

5-. KRAAK Amber (Jumbo) + 1:27

6-. KIESENHOFER Anna (Israel) + 1:30

7-. STEELS Claire (Israel) + 1:57

8-. LABOUS Juliette (DSM) + 2:01

9-. SPRATT Amanda (Trek) + 2:04

10-. NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) + 2:05

 

Sailkapen orokorra

1-. REUSSER Marlen (SD Worx) 2:00:49

2-. VOLLERING Demi (SD Worx) + 0:09

3-. LONGO BORGHINI Elisa (Trek) + 0:18

4-. CHAPMAN Brodie (Trek) + 1:25

5-. KRAAK Amber (Jumbo) + 1:39

6-. NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) + 2:07

7-. ROSEMAN-GANNON Ruby (Jayco) + 2:08

8-. CHABBEY Elise (Canyon) + 2:12

9-. LABOUS Juliette (DSM) + 2:13

10-. STEELS Claire (Israel) + 2:15