Itxi

Txirrindularitza

Esprintean

Gasparrini italiarrak irabazi du Suitzako Itzuliko 3. etapa

EITB MEDIA

Lasterketa amaitzeko etapa baten faltan, Marlen Reusser dago sailkapen nagusiko lehen tokian, Demi Volleringen eta Elisa Longo Borghiniren aurretik.

  • Suitzako Itzuliko 3. etapako esprinta

    Suitzako Itzuliko 3. etapako esprinta. Argazkia: Efe.

Eleonora Gasparrini gailendu da Suitzako Itzuliko hirugarren etapan. Guztira, 120,8 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, Sankt Gallen eta Ebnat-Kappel artean.

Italiarrak esprintean lortu du garaipena, atzetik etorrita Arlenis Sierra (Movistar) eta Tereza Neumanova (Liv Racing) mendean hartuta.

Aurretik, Urska Zigart (Team Jayco-AlUla) esloveniarrak erasoa jo du eguneko azken igoeran, sei laguneko talde batean lasterketaren buruan zihoala. Zigartek oso gertu izan du garaipena, baina esprinterrek helmugarako 100 metro baino gutxiago falta zirenean harrapatu dute.

Suitzako Itzulia amaitzeko etapa bakarraren faltan, Marlen Reusser suitzarrak (Team SD Worx) sailkapen nagusiko buruan jarraitzen du. Demi Vollering taldekidea 9 segundora dago, eta Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo), 18ra.

Etapako sailkapena

1-. GASPARRINI Eleonora Camilla (UAE) 3:04:12

2-. SIERRA Arlenis (Movistar) d. b.

3-. NEUMANOVA Tereza (Liv Racing) d. b.

4-. VAS Blanka (SD Worx) d. b.

5-. MANLY Alexandra (Jayco) d. b.

6-. VOLLERING Demi (SD Worx) d. b.

7-. NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

8-. REUSSER Marlen (SD Worx) d. b.

9-. CHABBEY Elise (Canyon) d. b.

10-. BERTEAU Victoire (Cofidis) d. b.

Sailkapen nagusia

1-. REUSSER Marlen (SD Worx) 5:05:01

2-. VOLLERING Demi (SD Worx) + 0:09

3-. LONGO BORGHINI Elisa (Trek) + 0:18

4-. CHAPMAN Brodie (Trek) + 1:25

5-. KRAAK Amber (Jumbo) + 1:39

6-. NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) + 2:07

7-. CHABBEY Elise (Canyon) + 2:12

8-. STEELS Claire (Israel) + 2:15

9-. SIERRA Arlenis (Movistar) + 2:27

10-. BARIL Olivia (UAE) + 2:28