Itxi

Txirrindularitza

8. edizioa

Grace Brownek irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa

EITB MEDIA

Australiarra nagusitu da esprintean, helmugako marra gainean Elisa Longo italiarra gaindituta. Demi Vollering izan da hirugarren.

  • Grace Brownek irabazi du Lieja-Batogne-Lieja 2024 lasterketa

    Grace Brownek irabazi du Lieja-Batogne-Lieja 2024 lasterketa Argazkia: EFE

Grace Brown (FDJ-SUEEZ) australiarrak konkistatu du igande honetan 2024ko Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa. Brownek esprintean bereganatu du garaipena, Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo) italiarra azken unean menderatuta. Demi Vollering (SD Works-Protime) herberehetarra izan da hirugarren.

Elise Chabbey (Canyon-SRAM Racing), Grace Brown (FDJ-SUEZ), Kim Cadzow (EF Education-Cannondale), Eva van Agt (Visma-Lese a Bike), Lucinda Brant (Lidl-Trek), Mikayla Harvey (UAE Team ADQ), Mischa Bredewold (SD Works-Protime), Flora Perkins (Fenix Deceuninck) eta Sarha Gigante (AG Insurance-Soudal) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia.

Helmugarako 30 kilometro falta zirenean, baina, hautsi egin da lasterketaren buruan zihoan taldetxoa, eta Chabbeyk, Brownek eta Cadzowek egin dute aurrera.

Azken kilometroetan, tropelak erritmoa bizitu du, eta ihes eginda ibili den hirukotea harrapatu du helmugarako 9 kilometro falta zirenean. Roche-auxs-Fauconseko igoeran tropela txikitu egin da; gainera, Elisa Longok (Lidl-Trek) gogor jo du, eta Demi Volleringek (SD Works-Protime) eta Katarzyna Niewiadomak (Canyon-SRAM Racing) soilik eutsi ahal izan diote italiarraren erritmoari.

Seikotea bat eginda heldu da azken metroetara, eta haien arteko esprintean erabaki da irabazlea. Bazirudien Longok irabazi behar zuela, baina Brownek bereganatu du garaipena, italiarra helmugako marra gainean gaindituta. Longo bigarren izan da, eta Volleringek osatu du podiuma, hirugarren helmugaratuta. Chabbey izan da laugarren, Niewiadoma bosgarren eta Cadzow seigarren.

SAILKAPENA

1 - BROWN Grace  (FDJ-SUEZ)  4:29:00

2 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) d.b.

3 - VOLLERING Demi (Team SD Worx) d.b.

4 - CHABBEY Elise (Canyon) d. b.

5 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

6 - CADZOW Kim (EF Education) d. b.

7 - VOS Marianne (Team Visma) +0:52

8 - LABOUS Juliette (Team dsm) d. b.

9 - BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) d. b.

10 - FISHER-BLACK Niamh (Team SD Worx) d. b.