Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Uztailaren 1etik 23ra

Jon Izagirre, Cofidisek Tourrean lehiatzeko aukeratutako zortzi txirrindularien artean

EITB MEDIA

Gainera, Bingen Fernandez eta Gorka Gerrikagoitiak kirol zuzendari lanak egingo dituzte larunbatean Bilbon hasiko den lasterketan.

  • Ion Izagirre

    Ion Izagirre. Argazkia: Efe.

Jon Izagirre 2023ko Frantziako Tourrean lehiatuko den Cofidis taldeko zortzikoan izango da, taldeak berak astelehen honetan aditzera emandakoaren arabera. Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon eta hilaren 23an amaituko da, Parisen.

Horrenbestez, Jon Izagirrerekin batera, beste zazpi txirrindulari hauek izango dira aurtengo ekitaldian Cofidis taldearen mailllota jantzita: Bryan Coquard, Simon Geschke, Victor Lafay, Guillaume Martin, Anthony Pérez, Alexis Renard eta Axel Zingle.