Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

3. etapa

Lorena Wiebes herbeheretarrak irabazi du, esprintean, Frantziako Tourreko 3. etapa

Agentziak | EITB MEDIA

Bigarren postuan Marianne Vos herrikidea sartu da, eta hirugarrenean, sailkapen nagusiko liderra, Lotte Kopecky belgikarra. Ane Santesteban 13. dago sailkapen nagusian.

  • Lorena Wiebes, Tourreko 3. etapako garailea

    Lorena Wiebes, Tourreko 3. etapako garailea. Argazkia: © A.S.O. / Thomas Maheux

Lorena Wiebes herbeheretarrak (SD Work) irabazi du Tour de France Femmes avec Zwift 2023 lasterketako hirugarren etapa, esprintean. Guztira, 148 kilometroko ibilbidea egin dute Collonges-La-Rouge eta Montignac-Lascaux artean, Julie Van de Velde belgikarra protagonista izan zen jardunaldian.

Van de Velde ihes eginda joan da eta minutu erdi luzeko aldea ere izan du, baina talde nagusiak helmugarako 200 metrora harrapatu du.

Taldeko esprintean, Wiebes Europako egungo txapelduna izan da azkarrena, Marianne Vos herbeheretarraren eta Lotte Kopecky liderraren aurretik. Emaitza honekin, Kopecky belgikarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du eta 55 segundoko aldea du Liane Lippert alemaniarrarekin.

Asteazkenean, 4. etapa

Asteazkenean, laugarren etapa jokatuko dute, ekitaldi honetako luzeena, 177 kilometrorekin. Chaorsen hasi eta Rodezen amaituko da. Ibilbidea guztiz laua da lehenengo 100 kilometroetan; ondoren, gora eta behera egingo dute etengabe. Ihesaldi batentzat aproposa dirudi, edo lasterketako indartsuenek aldeak zabaltzen jarraitzeko.

Etapako sailkapena

1 - WIEBES Lorena (SD Worx) 3:49:47

2 - VOS Marianne (Jumbo-Visma) d. b.

3 - KOPECKY Lotte (SD Worx) d. b.

4 - CONSONNI Chiara (UAE) d. b.

5 - BALSAMO Elisa (Lidl) d. b.

6 - MANLY Alexandra (Jayco) d. b.

7 - KOOL Charlotte (dsm-firmenich) d. b.

8 - ANDERSEN Susanne (Uno-X) d. b.

9 - PALADIN Soraya (Canyon) +0:02

10 - DE WILDE Julie (Fenix) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - KOPECKY Lotte (SD Worx) 11:07:19

2 - LIPPERT Liane (Movistar) +0:55

3 - MOOLMAN Ashleigh (AG Insurance) +1:05

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

5 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.

6 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d. b.

7 - DRONOVA-BALABOLINA Tamara (Israel) d. b.

8 - VOLLERING Demi (SD Worx) d. b.

9 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) d. b.

10 - SPRATT Amanda (Lidl) +1:09

13 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) d. b.