Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Azkenengo etapa

Wigginsek Britainia Handia txirrindularitzaren mapan jarri du

Erredakzioa

Azken etapan ez da ezustekorik izan eta esprintean erabaki da. Cavendishek garaipena lortu du Parisen. Sagan eta Goss gainditu ditu helmugan.

04:35
Bradley Wigginsek 2012ko Frantziako Tourra irabazi du

Bradley Wigginsek (Sky) Tourra irabazi du eta Frantziako lasterketa irabazten duen Britainia Handiko lehen txirrindularia izan da. Bestalde, Rambouillet eta Paris lotu dituen azken etapan Mark Cavendish taldekideak garaipena lortu du esprintean.

Wigginsek lasterketa erabakita utzi zuen larunbateko 53,5 kilometroko erlojupekoan. Chris Froome taldekide eta herrikideari 1:16ko aldea sartu zion. Froomek bigarren amaitu du Tourra eta hirugarren Vincenzo Nibali (Liquigas) italiarra sailkatu da.

Azken etapa, ohi bezala, liderrarentzako garaipena ospatzeko paseoa izan da. Azken kilometroetan esprinterren taldeek erritmoa bizitu dute ihesaldi saiakerak saihesteko eta esprinta bermatzeko.

Wigginsek berak Mark Cavendishen esprinta abiatu du azken kilometroan.

Haimar Zubeldia (RadioShack), seigarren, euskal txirrindularirik onena izan da sailkapen nagusian.

Cavendishen laugarren garaipena Parisen

Cavendishek bere laugarren garaipena lortu du Parisen; guztira 23 etapa irabazi ditu Tourrean dagoeneko. Esprint luzean Maneko txirrindularia indartsuena eta azkarrena izan da. Cavendish ortzadar elastikoarekin Parisen garaipena lortzen duen aurreneko txirrindularia izan da.

Peter Sagan (Liquigas) eta Matthew Goss (Orica) gainditu ditu azken borrokan. Wigginsen oparia izan da; izan ere, esprinta prestatu dio Cavendishi.

Britainia Handiko txirrindulari batek sekula ez zuen Pariseko podiuma zapaldu. Erlojupekoetan azaldutako indarrak, taldearen lanak eta Chris Froome herrikidearen laguntzak garaipenera eraman dute Wiggins.


Sailkapen nagusia:

1. WIGGINS Bradley SKY PROCYCLING 84h 26' 31''
2. FROOME Christopher SKY PROCYCLING + 03' 21''
3. NIBALI Vincenzo LIQUIGAS-CANNONDALE + 06' 19''
4. VAN DEN BROECK Jurgen LOTTO-BELISOL TEAM + 10' 15''
5. VAN GARDEREN Tejay BMC RACING TEAM + 11' 04''
6. ZUBELDIA Haimar RADIOSHACK-NISSAN + 15' 43''
7. EVANS Cadel BMC RACING TEAM + 15' 51''
8. ROLLAND Pierre TEAM EUROPCAR + 16' 31''
9. BRAJKOVIC Janez ASTANA PRO TEAM + 16' 38''
10. PINOT Thibaut FDJ-BIGMAT + 17' 17''
11. KLÖDEN Andréas RADIOSHACK-NISSAN + 17' 54''
12. ROCHE Nicolas AG2R LA MONDIALE + 19' 33''
13. HORNER Christopher RADIOSHACK-NISSAN + 19' 55''
14. SORENSEN Chris Anker TEAM SAXO BANK-TINKOFF BANK + 25' 27''
15. MENCHOV Denis KATUSHA TEAM + 27' 22''

Azken etapako sailkapena:

1. CAVENDISH Mark SKY PROCYCLING 03h 08' 07''
2. SAGAN Peter LIQUIGAS-CANNONDALE + 00' 00''
3. GOSS Matthew Harley ORICA GREENEDGE + 00' 00''
4. HAEDO Juan Jose TEAM SAXO BANK-TINKOFF BANK + 00' 00''
5. BOECKMANS Kris VACANSOLEIL-DCM + 00' 00''
6. HENDERSON Gregory LOTTO-BELISOL TEAM + 00' 00''
7. BOZIC Borut ASTANA PRO TEAM + 00' 00''
8. GREIPEL André LOTTO-BELISOL TEAM + 00' 00''
9. BOASSON HAGEN Edvald SKY PROCYCLING + 00' 00''
10. ENGOULVENT Jimmy SAUR-SOJASUN + 00' 00''