Itxi

Espainiako Vuelta 2023

15. etapa

Niemiecek irabazi du Covadongan, eta Contadorrek jarraitzen du lider

Erredakzioa

Poliniakoak bakarrik irabazi du, faboritoen arteko eraso eta kontrolen artean. Valverdek eta Puritok segundo batzuz gutxitu dute Contadorrekiko aldea.

Przemyslaw Niemiecek (Lampre-Merida) irabazi du Espainiako Vueltaren 15. etapa, Oviego eta Covadongako Lakuen artean (152 kilometro). Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) liderraren maillot gorria mantendu du.

Poloniakoak bakarrik irabazi du, 4h.11:09-ko denborarekin, Alejandro Valverde (Movistar) eta Purito Rodriguezen (Katiuxa) aurretik. Horiek Contador baino 5 segundo lehenago iritsi dira, eta Chris Froome (Sky) baino 12 lehenago.

Bihar izango da Vueltako etapa nagusia, San Martin del Rey Aurelio eta La Farrapona artean (160,5 kilometro).

15. ETAPAKO SAILKAPENAK