Itxi

Espainiako Vuelta 2023

15. etapa

'Purito' lidergotik segundo batera dago, Sotresen irabazi ostean

Agentziak | Erredakzioa

Katushako txirrindulariak erasoa jo du amaieratik 800 metrora eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara. Rafal Majka 12 segundora sartu da, eta Dani Moreno, 14ra.

1:15

Joanquim "Purito" Rodriguezek irabazi du Espainiako Itzuliko 15. etapa , 175 kilometrokoa, Comillas eta Sotres artean. Fabio Aru italiarrak lider jarraitzen du.

Puritok helmugatik 800 metrora jo du erasoa, eta berak eraman du garaipena, 4 ordu, 33 minutu eta 31 segundoko denbora eginda. Ondoren, Rafal Majka poloniarra, Nairo Quintana kolonbiarra eta Fabio Aru sailkapen nagusiko liderra sartu dira.

Euskal txirrindularien artean, Mikel Landa izan da onena etapan, seigarren sartuta. Mikel Nieve zortzigarren izan da, eta Haimar Zubeldia, hainbat kilometrotan etapa irabazten saiatu den arren, 19. sartu da.

Astelehenean 16. etapa korrituko dute, 185 kilometro Luarca eta Ermita del Alba artean.