Itxi

Espainiako Vuelta 2023

17, etapa

Mathias Frank, garaile Mas de la Costako gainean

eitb.eus

IAM Cycling taldeko gizonak saria izan du eguneko ihesaldian sartu eta gero beste 26 txirrindulariekin batera. Peio Bilbao laugarren izan da helmugan.

0:59

Astearteko atseden eguna eta gero 173 kilometrotako etapa burutu dute txirrindulariek Castello eta Llucena herrien artean Espainiako Itzuliko 17. etapan.

Eguneko ihesaldian 27 gizon sartu dira, honako hauek hain zuzen ere: Imanol Erviti eta Jose Herrada (Movistar), Michael Gogl (Tinkoff), Michal Golas y Leopold König (Sky), Silvan Dillier (BMC), Robert Gesink eta Bram Tankink (LottoNL-Jumbo), Simon Gerrans eta Magnus Cort Nielsen (Orica-BikeExchange), Mathieu Ladagnous (FDJ), Haimar Zubeldia (Trek-Segafredo), Axel Domont (Ag2r La Mondiale), Pavel Kochetkov (Katusha), Bart De Clercq (Lotto-Soudal), Kristian Sbaragli (Dimension Data), Mathias Frank eta Clement Chevrier (IAM Cycling), Kristijan Durasek (Lampre-Merida), Stéphane Rossetto (Cofidis), Christoph Pfingsten eta Scott Thwaites (Bora-Argon 18), Pello Bilbao (Caja Rural-Seguros RGA) eta Perrig Quemeneur (Direct Energie)

Hauetatik Cataldok eta Frankek aurrera egitea lortu zuten eta IAM Cyclingeko gizonak bakarrik helmugaratu zen. Faboritoen artean Contadorren eta Chavesen erasoek ez zuten ondoriorik izan eta elkarrekin heldu zuren Quintarekin eta Froomekin.

 

HURRENGO BI ETAPAK

18. etapa: Requena - Gandia, 191 km

Perfil

19. etapa: Xabia - Calpe, 39 km

Perfil