Itxi

Espainiako Vuelta 2023

2018an

Getxo-Oiz mendia, Vuelta 2018ko etapa bat

Erredakzioa

Getxoko Arriluzeko kirol-portutik abiatuko eta Oiz mendian amaitu da.

1:12

Espainiako Vueltako hurrengo edizioko etapa bat Bizkaian jokatuko da. Getxoko Arriluzeko kirol-portutik abiatuko da eta Oiz mendian amaitu.

Inoiz ez da igo mendate hori eta  lasterketako hirugarren astean jokatuko da, beraz, jardunaldi garrantzitsua sailkapen nagusirako.

Malagan hasi

2018. urteko Espainiako Itzulia Malagan hasiko da abuztuaren 25ean. Lehen etapa hau 10 kilometroko ibilbidea izango duen banakako erlojupekoa izango da. Malagako Pompidou Zentrotik irtengo dira txirrindulariak eta helmuga Larios kalean egongo da kokatuta.

Javier Guillen Vueltako zuzendariak Parisen iragarri du 2018ko lasterketa Malagan hasiko dela, Frantziako hiriburuan egin den Pompidou Zentroaren ekitaldi batean. Malagako probintziak lau etapa irteera izango ditu datorren urteko Espainiako Itzulian.


/>