Itxi

Artea

Erakusketa

Codex Calixtinusa, guztion eskura

Santiagoko katedralean zabaldu duten erakusketan izango da ikusgai, igandera bitartean. Gero, orijinala kendu eta faksimila jarriko dute.

  • Codex Calixtinusa. Argazkia: EFE

    Codex Calixtinusa. Argazkia: EFE

Igandera bitartean Codex Calixtinusa ikusgai izango da Santiagoko katedralean.

Galiziako Xelmirez pazoan zabaldu duten erakusketako lehen egunetan izango da aukera, ondoren orijinala kendu eta faksimila egongo delako ikusgai.

Urtebetez desagertuta egon ondoren XXII. mendeko altxorra uztailaren 4an aurkitu eta itzuli zuten katedralera eta gaurkoa egun berezia izanik, inaugurazio ekitaldian izan dira Eliza eta Xuntako goi ordezkariak.