X

Irratia zuzenean

Durangoko%20Euskal%20Liburu%20eta%20Disko%20Azoka%202017%20|EITB%20Durangoko%20Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka 2017: Kultura, guztion eskura programa aurkeztu dute

Durangoko Azoka

Irisgarritasuna

Kultura, oztopo guztien gainetik

Natxo Velez | eitb.eus (Durango)

2017/12/07

"Kultura, guztion eskura” BBK-k eta Durangoko Azokak abiatutako programaren barruan, gaitasun ezberdinak dituzten pertsonei bideratutako hainbat kultur ekimen aurkeztu dituzte gaur Landakon.

  • Gaurko mintzaldiko parte-hartzaileak, saioa hasi baino lehen

    Gaurko mintzaldiko parte-hartzaileak, saioa hasi baino lehen

    Gaurko mintzaldiko parte-hartzaileak, saioa hasi baino lehen
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

“Zelan irisgarri egin euskal kultura gaitasun ezberdinak dituzten pertsonei? Zelan gozarazi sormenaren lurraldeak eskaintzen dituen bizipenak?”. Galdera horiei erantzuteko, Durangoko Azokaren barruan, kulturaren ohiko formatuetara gerturatzeko arazoak dituzten pertsonekin lanean aritzen diren sortzaileen uztaren hainbat lagin plazaratu dituzte gaurkoan.

Horretarako, hitzaldi bat antolatu dute, Landakon, zeinetan Manos K Rien taldeak Donostian antolatzen duen zeinu hizkuntzen arte jaialdia azaldu duen, Kukai Dantza Taldeak “Bizkidantza” tailerrak aurkeztu dituen, Bilboko FormArte zentroak bere berri eman duen eta Irakurketa Erraza mugimenduak bere ekimenak aletu dituen.

Manuel Gereka Manos K Rien elkarteko kideak azaldu duenez, artista gorrek osatutako taldeak berrogei ikuskizun baino gehiago sortu ditu dagoeneko (lan klasikoak, umorezkoak, dantza…) sei urtean, eta zeinu hizkuntzan egindako artearen jaialdia antolatzen du urtero Gipuzkoako hiriburuan.

Bestalde, Nora Macho eta Nerea Conejo Hierro irakasle-ikasleek Bilboko FormArte mugarik gabeko arte eskola aurkeztu dute. Zentro horrek adimen urritasuna eta nahasmen psikologikoa dituzten 46 pertsonarekin lan egiten du egun, eta gizon-emakume horiek 20 urte betetakoan sormena garatzen jarraitzeko aurkitzen duten hutsunea du bizigai. Egun, berorien lanaren lagin bat Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon duten ordezkaritzan ikusgai dago.

Jarraian, Jon Maya Kukai dantza taldearen sortzaileak Bizikidantza dantza zikloa aurkeztu du. Berorren barruan egindako saioetan, integraziorako motoretzat erabiltzen dute dantza, eta Kukaik kolektibo baten esku uzten ditu urtero bere baliabideak: irakasle bat, lokal egokitua… “Irakasteaz gain, sentsibilitate ezberdina duten pertsona hauengandik asko ikasten da”, Mayaren hitzetan, eta hurrengo urratsa dantza ulertzeko modu ezberdin horiek ikuskizunetan barneratzea izango dela adierazi du.

Amaitzeko, Nerea Aizpuruak Irakurketa Erraza idazteko formatua aurkeztu du. Irakurketa Erraza elkartea 2013tik ari da lanean EAEn, eta ohiko testuak irakurtzeko zailtasunak dituztenei (herritar guztien % 30 direla diote euren azterketek) irakurtzeko plazera erraztea eta eskubidea bermatzea du xede.

Horretarako, hizkuntza erraza eta argia erabiltzen dute, sintaxi errazekoa, eta letra tamaina handiagoaz eta lerro tarte zabalez baliatzen dira liburuetan. Testuak egokitu eta formatu horretan sortzen dituzte, halaber. Aizpuruak, gainera, euskaraz Irakurketa Erraza krisi larrian dagoela esan du, eta elkartea argitaletxe, idazle eta itzultzaileengana jotzen ari dela kontatu du, euskarazko irakurleek ez baitute ia materialik.

Durangoko Azoka 2017 guztion eskura 2

"Ixtebe Pellot azken kortsarioa" Fernando Morilloren liburua Irakurketa Errazeko formatuan

Gaurko hitzaldiaz gain, kulturaren barruan mugak desagerraraztera bideratutako beste hainbat jarduera izango dira Durangoko Azokan, hala nola “Minus ukittua” antzezkizuna (abenduak 9, 12:30ean eta 19:30ean) eta ezaugarri ezberdinak dituzten pertsonen taldeentzako bisita gidatuak. Bisitok Azokan dauden hutsuneak identifikatu eta konpontzeko baliatu nahi ditu Gerediagak, gainera.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena