Itxi

Literatura

Sariak

Saizarbitoria eta Rikardo Arregi, euskarazko Kritika Sarien irabazle

'Martutene' eta'Bitan esan beharra' lanak saritu dituzte.

  • Ramon Saizarbitoria. Argazkia: EITB

    Ramon Saizarbitoria. Argazkia: EITB

Ramon Saizarbitoria idazleak eta Rikardo Arregi poetak 2012ko euskarazko lanik onenaren Espainiako Kritikaren saria eskuratu dute, Narratiba eta Poesia sailetan, hurrenez hurren.

Saizarbitoriaren saritutako lana "Martutene" da eta Arregiren poema-bilduma "Bitan esan beharra" da. Gaztelaniazko kritikaren saria Clara Usonentzat, "La hija del Este" lanagatik, eta Juan Carlos Mestrerentzat, "La bicicleta del panadero" lanagatik, izan dira. Kritikaren sariak ez du diru-saririk (Espainiako Literatura kritikarien Elkarteak ematen du), baina ospe handia du.

Katalanari dagokionean, narratiba saria Jordi Cocak eskuratu du "En caure la tarda" lanagatik eta poesiakoa Jordi Llavinak "Vetlla" lanagatik. Galegoari dagokionean, Begoña Caamañorentzat izan da Narratiba saria ("Morgana en Esmelle"gatik) eta Manuel Alvarez Torreirorentzat poesiakoa, "Os angulos da brasa" lanagatik.

Angel Basanta da epaimahaiko presidentea eta gainontzeko epaimahaikideak hauek dira: Fernando Valls, Javier Goñi, Pilar Castro, Enrique Turpin, Carlos Galán, Araceli Iravedra, Ernesto Ayala-Dip, Noni Benegas, Jorge de Arco eta Nicolás Miñambres, besteak beste.