Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Dylanek azkenean bidali du Literaturaren Nobel saria onartzeko diskurtsoa

Literatura

Suedia

Dylanek azkenean bidali du Literaturaren Nobel saria onartzeko diskurtsoa

agentziak | erredakzioa

2017/06/05

Sari-emate ekitaldi ofiziala egin eta sei hilera iritsi da. 900.000 euroko saria jasotzeko ezinbesteko baldintza da ahozko diskurtso bat egitea.

  • Bob Dylan, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

    Bob Dylan, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

    Bob Dylan, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bob Dylan AEBko abeslari, konpositore eta idazleak Literaturaren Nobel saria onartzeko diskurtsoa bidali dio Suediako Akademiari, erakunde horrek jakitera eman duenez, eta "apartekoa" dela azaldu du.

"Orain diskurtsoa bidalita, Dylanen abentura amaitu da", azpimarratu du Akademiak, 26 minututik gorako grabazioa jaso ostean.

Akademiak eskerrak eman dizkie Bob Dylani, bere taldeari eta Jeff Rosen ordezkariari bereziki prozesu guztian emandako laguntzagatik.

Prentsa ohar batean gogorarazi du abeslariak urrian esan zuela ez zegoela saria jasotzearen aurka, kontrakoa baizik, "ohore handia" zela hori.

Abenduko sari-banaketa ekitaldi ofizialean Dylanek kale egin zuen, konpromisoak zituelako, eta eskerrak emateko adierazpen bat helarazi zuen.

Aurreko apirilaren 1ean, lau hilera, Dylanek Literatura Nobel sariaren diploma eta domina jaso zituen Estocolmon.

Aldi hartan abeslariak ez zuen diskurtsorik eman, eta beharrezkoa da diskurtsoa ematea 900.000 dolarreko saria jasotzeko, baina Akademiak espero zuen hau gertatzea, grabatutako diskurtso bat bidaliko zuela, alegia.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena