Itxi

Musika

Kontzertua San Mamesen

Diputazioak Guns N' Rosesen kontzerturako 125 sarrera zozkatuko ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kontzertura joan nahi duten bizkaitarren artean egingo da zozketa, oraindik datarik zehaztu ez badute ere. Kaliforniako rock taldea Bilbon arituko da maiatzaren 30ean.

  • Argazkia: Guns N' Roses.

Bizkaiko Diputazioak Guns N' Roses musika talde estatubatuarrak 2017ko maiatzaren 30ean San Mamesen eskainiko duen kontzerturako 125 sarrera zozkatuko ditu.

San Mameseko palko batzuen jabe eta kontzertuaren erakunde babesleetako bat delako 125 sarrera dagozkio Aldundiari.

Oraindik ez dute jakinarazi zozketa noiz egingo den; izan ere, Diputazioa zozketaren oinarriak idazten ari da orain.

Bizkaiko Diputazioak pistako, goi tribunako eta behe tribunako 125 sarrera banatuko ditu kontzertura joan nahi dutenen herritarren artean .

2017an Europan zehar egingo duen kontzertu biraren baitan, Guns N' Roses taldea maiatzaren 30ean Bilbon arituko da eta ekainaren 4ean, berriz, Madrilen.

 

/a>en.

 

/a>en.

 

/a>en.

 

/a>en.