Itxi

Musika

Opera

OLBEk Verum orkestra iragarri du 'Manon' operarako, EOSen ordez

Agentziak | Erredakzioa

Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak EOS ordezkatzea erabaki du, azaroan “Don Pasquale” opera orkestrarik gabe egin behar izan eta gero, Euskadiko Orkestrako musikarien grebaren ondorioz.

  • Euskadiko Orkestra zegoen iragarrita "Manon" operarako

    Euskadiko Orkestra zegoen iragarrita "Manon" operarako

Verum Orkestra Sinfonikoak joko du “Manon” Jules Masseneten opera urtarrilaren 20, 23, 26 eta 29an, Alain Guingal maisuak zuzenduta, Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak, orkestraren programatzaileak, gaur iragarri duenez.

Hasiera batean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egin behar zuen lan hori, baina azaroan “Don Pasquale” OLBEk antolatutako opera orkestrarik gabe egin behar izan zuten, dagoeneko bukatuta dagoen EOSeko musikarien grebaren ondorioz, eta Bilboko elkarteak euskal taldea ordezkatzea erabaki du oraingoan.

Verumek birritan lan egin du OLBErekin aurretik, 2015ean eta 2016an.