Itxi

kultura

'Euskahaldun'

Laguntzaileen bila abiatu da Korrika

N.V. | eitb.eus

Korrika Laguntzaileek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta, trukean, pina eta 300 dendatan deskontuak izateko txartelak jasoko dituzte. Abenduaren 7an, Ahotsenean, Azoka omenduko du Korrikak.

3:19

19. Korrika martxoaren 19tik 29ra egingo dute aurten, Urepeletik Bilbora, eta euskararen aldeko lasterketaren arduradunek Korrika Laguntzailea kanpaina eta Durangoko Azokari egingo dioten omenaldia aurkeztu dute gaur, kazetarien aurrean, Landako Gunean bertan.

Agerraldian Asier Amondo Korrikaren arduradunak esan dunez, edonor izan daiteke Korrika Laguntzaile. 12 euroren truke, kanpainaren pina eta 300 saltoki baino gehiagotan deskontuak izateko txartela har daiteke, eta aurten, berrikuntza gisa, Durangoko Azokako hainbat standetan ere aplikatuko dira deskontuak. AEKren euskaltegietan, webgunean edota Durangoko Azokan bertan izango da laguntzaile egiteko aukera.

Landako gunetik bertatik, azoka esparrua Korrika Laguntzailez betetzeko deialdia egin dute AEKren ordezkariek eta Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak, Durangoko Azokaren izenean.

Korrikak Durangoko Azokari egingo dion omenaldia abenduaren 7an izango da, 20:30ean, Ahotsenea gunean.

Korrika Laguntzailearen helburua euskaltegiak diruz laguntzea da; izan ere, egungo diru-laguntzak nahikoak ez direla nabarmendu du Mugikak: “EAEn, laguntzetako kopurua mantendu egin da, baina sektorearen normalizaziorako hori ez da nahikoa”.

Bestalde, “Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, laguntzak emendatu badira ere, abiapuntua oso baxua da eta bide luzea dago egiteko. Baina Nafarroan bizi den egoera da nabarmenena: 2012tik zentimo bat bera ere ez dute jaso euskaltegiek, EAEn egiten den lan berbera egin arren”, adierazi du.

Durangoko Azokari omenaldia

Korrikak Durangoko Azoka omenduko du, mende erdiko ibilbidea beteko baitu Azokak 2015ean. “Auzolanean eta elkarlanean egindako lorpenak” hartu nahi izan ditu aintzat 19. Korrikak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Korrika 2024