Itxi

kultura

'Game of Thrones' Nafarroan

Dragoiak, Bardean

E.G | EITB.EUS

HBO etxeak telesail ezagunaren seigarren denboraldiko eszena batzuk grabatzeari ekingo dio gaur Nafarroako lurretan.

1:19

Iritsi da eguna. Data seinalatua da irailaren 22 hau Euskal Herriko "Game of Thrones" telesaileko zaleentzat eta gaur Nafarroako Bardean estra moduan arituko diren mila lagunentzat.

Ostiralera arte, ez harritu, beraz, Errege Bardeako zeruetan barrena dragoiak ikusten badituzu, hilaren 25ean bukatuko baitira grabazio lanak.

Daenerys Targaryen, 'herensugeen erregina', bera Nafarroako erdi-basamortuan ibiliko da. Emilia Clarke pertsonaia gorpuzten duen aktoreak Erriberriko argazki hau eskegi du Instagram sarean duen kontuan, zaleen gozamenerako.

"Berandu nabil Emmy sarietara heltzeko... Espainiatik urrun al dago?", idatzi zuen aktoreak argazkiaren iruzkinean. Irudian hainbat gidoi eskuan dituela ageri da, Erriberriko kale batean.

Clarkerekin eta beste pertsonaia batzuekin batera, telesailean lan egiten duten 300 teknikari baino gehiago daude egunotan Nafarroan. Horrez gain, 800 gizonezkok eta emakumezkok parte hartuko dute filma grabatzeko lanetan, estra moduan. Gizonek, gutxienez, 1,75 metroko altuera izan behar zuten, eta 1,7 metrokoa emakumeek, eta itxura "mediterraniarra", eta, "kulturista izan gabe", egoera fisiko ona izatea eskatu zieten hautagaiei.

Mapa honetan ikus ditzakezu telesailak mundu zabalean izan dituen lokalizazioak:

Lau Emmy sari jaso ditu berriki

Euskal Herrira egindako bisita honez gain, egunotan albiste iturri izan da HBOren telesaila. Igandean banatu ziren Emmy sarietan nagusi izan zen "Game of Thrones". Lau golardo etxeratu zituzten: dramarik onenaren saria, bigarren aktore onenarena, baita zuzendaritza (David Nutter) eta gidoi onenaren sariak (David Benioff eta DB Weiss) ere.

"Game of Thrones" telesaila A Song of Ice and Fire George R.R. Martin idazlearen liburuetan oinarrituta dago, arrakasta handia lortu du mundu osoan, eta gaur egun telebistaren munduan dagoen ikurretako bat da.

rretako bat da.