Gizartea -

Donostia 2016-Kontseilua

Hizkuntza gutxituen kongresuari jarritako salaketa kendu du Espainiak

Akordioa lortu dute Donostia 2016k eta Kontseiluak, azken horrek hizkuntza aniztasunaren kongresua bakarrik antolatu ez dezan. Ondorioz, Kultura Ministerioaren salaketa bertan behera geratu da.

Donostia 2016
Donostia 2016
Donostia 2016

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Kultura Ministerioak bertan behera utzi du Donostia 2016 Fundazioaren eta Kontseiluaren kontra jarritako salaketa, hizkuntza aniztasunaren kongresua antolaketarako Kontseiluaren alde ustez modu irregularrean egindako esleipena dela-eta.

Donostia 2016ko ekitaldien barnean sartuta dagoen kongresua da, eta joan den martxoan Kultura Ministerioak esleipenaren kontrako salaketa jarri zuen, lehiaketa publikorik gabe jardunaldi horren antolaketa Kontseiluari esleitzea egotzita (guztira, 422.000 euro).

Orain, akordioa lortu dute Donostia 2016k eta Kontseiluak, azken horrek hizkuntza aniztasunaren kongresua bakarrik antolatu ez dezan, eta ''hizkuntza aniztasunaren esparruko beste agente aktibo batzuek ere'' parte hartu dezaten.

Ondorioz, bertan behera geratu da salaketa, Donostia 2016k ohar baten bitartez jakitera eman duenez. Izan ere, akordioaren ostean, Kultura Ministerioak ''bermatutzat'' ematen ditu jardunaldi horien gainean jarritako ''helburuak''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Donostia 2016 Espainiako Gobernua Salaketak bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Azken kultur albisteak Gaurko azken ordukoa Euskararen normalizazioa