Itxi

Zinema

Goya Sariak 2017

'Un monstruo viene a verme' izan da nagusi Goya Sarietan

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, Raul Arevaloren 'Tarde para la ira' filmak 4 garaikur irabazi ditu eta Alberto Rodriguezen 'El hombre de las mil caras' pelikulak, 3 Goya sari.

1:47

Juan Antonio Bayonaren Un munstruo viene a verme izan zen garaile nagusia Goya Sarien 31. edizioan, 12 hautagaitzetatik 9 sari irabazi ostean.

Bayonaren pelikula zen edizio honetako faboritoetako bat, eta honako Goya Sari hauek irabazi zituen: Argazki Onenarena, Makillaje eta Ile-apaintzaile Onenarena, Zuzendari Artistiko Onenarena, Ekoizpen Zuzendari Onenarena, Soinu Onenarena, Muntaia Onenarena, Efektu Berezi Onenena, Musika Onenarena eta Zuzendari Onenarena.

Bestalde, Raul Arevaloren Tarde para la ira filmak 4 garaikur irabazi ditu eta Alberto Rodriguezen El hombre de las mil caras pelikulak, 3 Goya Sari. Biek zituzten 11 hautagaitza.

Arevaloren lehen pelikulak Zuzendari Berri Onenaren eta Pelikula Onenaren Sariak irabazi zituen. Horrez gain, Antzeztaldeko Gizonezko Aktore Onenaren Saria Manolo Sotorentzat izan zen, eta Jatorrizko Gidoi Onenaren garaikurra ere Arevalok berak irabazi zuen, David Pulidorekin batera.

Ondoren, El hombre de las mil caras filmeko Carlos Santosek irabazi zuen Gizonezko Aktore Berri Onenaren Saria; Egokitutako Gidoi Onenaren Saria, berriz, Alberto Rodriguezek eta Rafael Cobosek lortu zuten.

Pedro Almodovarren Julieta lanak zazpi hautagaitza bazituen ere, Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Saria baino ez zuen irabazi, Emma Suarezek egindako lanagatik. Gainera, Antzeztaldeko Emakumezko Aktore Onenaren Saria ere aktore madrildarrarentzat izan zen, La otra piel ekoizpenagatik.

Azkenik, Rodrigo Sorogoyen Que Dios nos perdone pelikulak sari bakarra irabazi zuen, nahiz eta hautagaitza gehien zituen filmeetako bat izan. Roberto Alamok jaso zuen Gizonezko Aktore Protagonista Onenaren Saria.

Vezquez eta Rivero euskal sortzaileentzat, Goya bana

Fernando Velazquez getxoztarrak eskuratu zuen Jatorrizko Musika Onenaren 2017ko Goya saria Juan Antonio Bayonak zuzendutako Un monstruo viene a verme pelikulan egindako lanarengatik.

12 GOYA SARIAK 2017 Fernando Velázquez EFE

Velazquezekin batera atal berean beste bi euskal hautagai zeuden: Alberto Iglesias (Julieta) eta Pascal Gaigne (El olivo).

Ohorezko Goya Saria, Ana Belenentzat

Ana Belen aktoreak jaso zuen Ohorezko Goya Saria aurtengo edizioan. Espainiako zinema defendatu du, eta "osasuna eta lana" eskatu ditu "agintarien hainbesteko mespretxua merezi en duen lanbide onentzat".

Zineman egindako lana errepasatu zuen hitzaldian: "Oso zoriontsua naiz lanean eta hala jarraitzea espero dut".

 

;">