Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Marco Bellochio znemagile italiarra, Ohorezko Mikeldia 2017ko Zinebin

Zinema

Azaroan

Zinebik Marco Bellochio zinemagile italiarrari emango dio Ohorezko Mikeldia

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/03

'Europar zinema garaikideko zuzendari nagusietako baten' filmografia bikaina goraipatzea xede emango diote. 2017n, azaroaren 10ean hasiko da Zinebi Bilbon.

  • Marc Bellocchio, Zinebik Twitterren zabaldutako irudian (@zinebiFEST).

    Marc Bellocchio, Zinebik Twitterren zabaldutako irudian (@zinebiFEST).

    Marc Bellocchio, Zinebik Twitterren zabaldutako irudian (@zinebiFEST).
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

'Europar zinema garaikideko zuzendari nagusietako' filmografia bikaina goraipatzea xede, Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Marco Bellocchio zinemagile italiarrari emango dio aurten Ohorezko Mikeldi saria.

Zinebiren antolatzaileen iritziz, Bellochiok 'originaltasun artistiko handia izan du bere ibilbidean', eta, gainera, 'konpromiso etiko eta politiko sutsua' erakutsi izan du; hortaz, zinemagile 'deserosoa' da, 'zaila sailkatzekoa'; haren begirada 'ziztatzailea eta amorruz beterikoa da, ez da batere atsegina'.

1939an jaio zen Bobbion, Italiako iparraldean, Emilia-Romagna eskualdeko herri txiki batean, eta bertan hasi zen erakusten mutil erreboltaria zela, eskolan hain zuzen. Han egin zituen lehen ikasketak, eta han sortu zitzaion zinemarekiko zaletasuna.

1961ean hasi zuen haren ibilbidea

Bi film labur egin zituen 1961ean, eta film ertain bat 1962an, eta 1965ean bere lehen film luzea egin zuen, 'Il pugni in tasca' izenburupean. Azken pelikula horretan, gero garatuko zituen ezaugarrietako batzuk islatzen hasi zen: ezkerreko jarrera politikoa, eta begirada kritiko eta inkorformista.

Zinebi azaroaren 10ean hasiko da aurten (59. edizioa izango da), eta Bellocchioren film labur hauek emango ditu: 'La colpa e la pena' (1961) eta 'Per una rosa' (2017). Azken hori amaiera-ekitaldian izango da ikusgai. Gainera, 'I pugni in tasca' (1965), 'Sorelle mai' (2010) eta 'Fai bei sogni' (2016) film luzeak ere eskainiko ditu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena