Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Itxiera gala

Urrezko Maskorra, 'Ni ez naiz madame Bovary' txinatarrarentzat

Natxo Velez | eitb.eus

Zuzendari onena Hong Sang-soo, emakumezko aktore onena Fan Bingbing eta gizonezko aktore onena Eduard Fernandez izan dira, Bille August buru izan duen epaimahaiaren aburuz.

1:57

?Ni ez naiz madame Bovary? Xiaogang Feng zuzendari txinatarraren filma izan da, Sail Ofizialeko epaimahaiaren iritziz, Donostiako 64. Zinemaldiko filmik onena, eta, irabazleen zerrendan asiar zinemaren pisu nabarmena izan duen edizioan, berorrek eraman du sari nagusia, Urrezko Maskorra.

Xiaogang Feng zuzendariak jaso du Maskorra Bille August Sail Ofizialeko epaimahaiko buruaren eskutik, eta film hau egiteko asmoa agertu zuenean jende askok kontra egin ziola eta zalantza asko sortu zitzaizkiola esan du: "Gaur Donostiako Zinemaldiak arrazoia eman dit".

?Zinemaldiak erantzuna eman dit, bizitzan ausart jokatzeagatik saritu bainau?, esan du. ?Hirurogei urte ditut eta hirurogei film egin ditut. Esperientzia asko bizi izan ditut, ohitura onak eta txarrak hartzera eraman nautenak. Batzuetan, horiek kaiola batean sartu naute, eta ez didate utzi aske adierazten?, esan du Fengek.

Halaber, Fan Bingbing aktoreak emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra jaso du, hain zuzen ere Txinako administrazioaren eta burokraziaren ajeak eta emakume baten kemena irudikatzen dituen film horretan eginiko lanagatik. Bingbing asiar zinemako emakume aktorerik ezagunena da, eta mundu osoan gehien kobratzen duten emakumezko aktoreen zerrendan bosgarrena kokatu zuen ?Forbes? aldizkariak.

 

 

Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Eduard Fernandez bartzelonar aktoreak irabazi du, ?El hombre de las mil caras? Alberto Rodriguezen filmean Francisco Paesa espainiar segurtasun agentearena egitearren.

 

 

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra ere Asia aldera joan da: Han Sang-sook irabazi du, ?korear Woody Allen? deritzonak. ?Zu zeu eta zurea? lanean egin duen lana goraipatu du saria emanez epaimahai ofizialak.

Gidoi eta argazkilaritza onena

Sail Ofizialeko epaimahaiak ematen dituen beste bi sariak, gidoi eta argazkilaritza onenarenak, Rodrigo Sorogoyen eta Isabel Peñarentzat (?Que dios nos perdone?) eta Ramiro Civitarentzat (?El invierno?) izan dira, hurrenez hurren.

Epaimahaiak, gainera, aipamen berezia egin die ?El invierno? argentinar pelikulari eta "Jätten" suitzar filmari.

Epaimahaiko presidentea Bille August danimarkar zinemagilea izan da, eta hauek izan ditu ondoan: Anahi Berberi zuzendari argentinarra, Esther Garcia ekoizle espainiarra, Jia Zhang-ke zinemagile txinatarra, Bina Daigeler jantzi-diseinatzaile alemana, Matthew Libatique argazkilaritza zuzendari estatubatuarra eta Nadia Turincev ekoizlea.

Zabaltegi-Tabakalera, Horizontes Latinos eta Zuzendari Berriak

Zabaltegi-Tabakalera sailean lehia izan da lehenengoz, eta Zinemaldiaren historiako lehen irabazlea ?Eat That Question: Frank Zappa In His Own Words? Thorsten Schütteren lana izan da. Gainera, atal horretako epaimahaiak aipamen berezia egin dio ?La disco resplandece? Chema Garcia Ibarraren filmari.

Horizontes Latinosi dagokionez, ?Rara? Pepa San Martinen lanak, Sebastiane saria irabazi duen film berak, irabazi du saileko sari nagusia, eta Inma Cuesta aktorea buru izan duen epaimahaiak ?Alba? Ana Cristina Barraganen lanari eman dio aipamen berezia.

Kutxa-Zuzendari Berriak atalean, ?Park? Sofia Exarchouren filmak eraman du sari nagusia, eta epaimahaiaren aipamen berezia ?A Taste of Ink? Morgan Simonen pelikularentzat izan da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinemaldia