X

Irratia zuzenean

EiTB%20Taldeko%20kateen%20prentsa%20eta%20komunikazio%20aretoa

Prentsa aretoa

EiTBk lau ibilgailu elektriko izango ditu egoitzen artean ibiltzeko

Prentsa aretoa

Mugikortasun iraunkorra

EiTBk lau ibilgailu elektriko izango ditu egoitzen artean ibiltzeko

A.E.|EiTB

2017/07/17

EiTBk auto elektrikoaren erabilera sustatzeko akordioa sinatu du Renault enpresarekin eta IBIL sistema elektrikoko karga-kudeatzailearekin.

0:20
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

EiTBk, aurrerantzean, lau ibilgailu elektriko izango ditu langileek Bilboko eta Donostiako egoitzen artean mugitu ahal izan daitezen. EiTBk, Renault automobil enpresak eta IBIL sistema elektrikoko karga-kudeatzaileak lankidetza hitzarmena sinatu dute auto elektrikoaren erabilera sustatzeko.

Hiru urtez kotxeak eta kargadore elektrikoak EiTBri emateko ituna Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak, Alex Rodriguez Renaulteko ordezkariak eta Jorge Ramos IBILeko zuzendari exekutiboak sinatu dute.

Akordio honen bidez, EiTBk mugikortasun iraunkorrarekin urratsa egin du. Astelehen honetatik aurrera, Renault Zoe ibilgailu %100 elektrikoak jarriko ditu langileen eskura, EiTB Bilbo eta Miramongo egoitzen artean mugitu daitezen. Halaber, egoitzetan birkargatzeko bina postu izango dituzte.

"Iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin kontzientziazio irizpideak jarraitzea gure gizarte politikaren funtsa da", adierazi du Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak, Renault eta IBIL enpresei kotxeak eta kargadoreak uztea eskertzearekin bat. "Hitzarmen honek ibilgailu elektrikoari nabarmentasuna ematea, eta, bide batez, ingurumenarekin begirunez eta modu iraunkorrean jokatzen duen gizartea eraikitzen laguntzea espero dugu".

Alex Rodriguezen esanetan , hitzarmen honek "gizartearen eskueran jarriko ditu azken aurrerapen teknologikoak eta ingurumen arlokoak, 400 kilometroko autonomia eta %100 elektrikoak diren lau Renault Zoe ibilgailuen bidez", adierazi du.

Bestalde, Jorge Ramos IBILeko zuzendari exekutiboak honakoa adierazi du: "Hiru euskal enpresen arteko lankidetza sortu duen hitzarmenarekin, ziur gaude mugikortasun elektrikoak duen garrantzia eta dituen abantailak mahai gainean jarriko ditugula".

IBIL

2010 urtean sortu zen IBIL eta esklusiban ibilgailu elektrikoak hornitzea da bere egitekoa. Merkatu eta Konpetentziaren Batzorde Nazionalean karga-kudeatzaile gisa izena eman duen lehen enpresa da. Gaur egun, birkargatzeko sare publikoan inbertsiorik handiena egin duen enpresa pribatua da, eta azkar kargatzeko 30 puntu izatea nabarmentzekoa da. Orain arte IBILek egindako bide laburrean 150.000 karga eskaini ditu eta 1,5 GWh kudeatu ditu.

IBILek zerbitzuak partikularrei, enpresei eta erakunde publikoei eskaintzen die. Garaje komunitarioetan, enpresetan eta erabilera publikoko lekuetan eskaintzen du zerbitzua. Halaber, birkarga zerbitzu osoa eskaintzen du, 100% berriztatu daitekeen energia oinarri izanda. IBIL enpresan, Repsolek eta Energiaren Euskal Erakundeak hartzen dute parte. Argibide gehiago www.ibil.eus webgunean topa daiteke.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena