Itxi

telebista

Eurocup

Ewe Baskets Oldenburg-Bilbao Basket, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Eurokopako hirugarren jardunaldiko partida gaur iluntzean, 20:00etan, izango da ikusgai, zuzenean.

Gaur iluntzean, Ewe Baskets Oldenburg eta Bilbao Basket taldeek Eurokopako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute Alemaniako Oldenburg hirian, 20:00etatik aurrera. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka, Xabier de la Fuenteren eta Josean Aldalurren kontakizunarekin.