Itxi

telebista

22:30, ETB2n eta online

Jaguarren etorkizuna, immunitate jokoaren menpe, gaur, 'El Conquis'en

Talde gorriak trebezia eta orientazioa uztartzen dituen proba erabakigarri bat izango du asteon. Horrez gain, uholde-urak helduko dira eta lokatza nagusituko da kanpamenduetan.

Amazonaseko abentura infernua izaten ari da jaguarrentzako, eta gaur immunitate joko erabakigarria izango dute. Euren etorkizuna salbatu ahal izateko, irabaztera behartuta dago talde gorria. Hori gutxi balitz bezala, Aitziberrek bere hitza beteko duela baieztatu du, eta jokoa irabaziz gero bakarrik jarraituko du programan.

Sokak askatzeko trebezia eta orientazioa uztartuko ditu aste honetako probak, eta talde bakoitzak ordezkari bat aukeratu behar izango du. Jaguarrek Leku izendatuko dute, pirañek Xabi eta anakondek Erku. Jokoan zehar, Ainhoaren eta beste lehiakide batzuen arteko liskarra ikusteko aukera izango dugu. Manchesterren bizi den Kantabriako neskak beste beherakada fisiko bat izango du, eta oraingoan programako mediku taldeak esku hartu behar izango du.

Hala ere, jokoa ez da izango lehiakideek jasoko dute berririk txarrena. Uholde-urak helduko dira Amazonasera, eta lokatza nagusituko da kanpamenduetan.

"El Conquistador del Amazonas" astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.