Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Suitzako Itzulia eta Granadina Tenerife-Athletic, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Futbola 12:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en; eta txirrindularitza, 15:50ean ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

0:23

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango dira gaur ETBn eta eitb.eus-en. Goizean Emakumeen Ligako Granadina Tenerife-Athletic partida eskainiko da eta arratsaldean Suitzako Itzuliko 2. etapa.

Granadina Tenerife eta Athletic taldeen arteko norgehiagoka ETB2n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da Naxari Altunaren eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin, 12:00etatik aurrera.

15:50ean, berriz, txirrindularitzaren leihoa zabalduko dute ETB1en eta eitb.eus-en Suitzako Itzuliko 2. etapa eskaintzeko. Lehen jardunaldia bezalaxe, bigarren hau ere Baar hirian jokatuko da. 47 kilometro dituen zirkuitu batean lau bira eman beharko dituzte. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga izango dira esatariak.

Bestalde, 12:00etan, ETB4n, bezperan Zumarragan jokatutako jaialdia izango da ikusgai. Batetik, Eskuz Binakako Euskadiko Txapelketa eskainiko dute; bestetik, erremonteko Gipuzkoako Kopa. Juanan Legorburu izango da emanaldiaren arduraduna, eta Jon Eskudero izango du lagun.

Amaitzeko, 17:30an, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Gure Bideoteka' tartean, iazko eta aurtengo buruz buruko finalak eskainiko dira: Olaizola II-Urrutikoetxea eta Urrutikoetxea-Irribarria.


ar="all" />