Itxi

telebista

Aurrerapena

Euskal Herria taldearen sendotasuna, kolokan?

eitb.eus

Erredakzioa

Irantzuren, Aitziberren, Jorgeren eta Egoitzen taldea ezegonkortuko du antolakuntzak, eta zortea ez dute lagun izango asteazkenean. Ezin duzu galdu!

'Objetivo Chimborazo'ko lehiakideek Shuar tribuaren konpainian emango dituzte ondorengo egunak. Ez da edonolanahiko tribua, baina, asteazkenean gainditu beharko duten proba uste baino lasaiagoa izango da; izan ere, Amazonia basotzen lagunduko dute partaideek Proba Nagusian. Aurreneko aldiz, denek izango dute sari bat lortzeko aukera.

Koordinazio lana ezinbestekoa izango da horretarako, urrezko medailoia eskuratzeko lehian; beltza ekidin beharko dute, beraz, kanporatze proba baten aurrean baitaude.

Irantzuk, Aitziberrek, Jorgek eta Egoitzek ez dute ondo hasi ibilbidea Shuar tribuarekin. Gainera, zortea ez dute lagun izango asteazkenean. Orain arte baino esfortzu handiagoa egin beharko du Euskal Herriak Proba Nagusian, baina Chimborazoko zaindariaren asmoek kalte egingo diote taldeari. Oraindik ere garaitu gabeko taldea den arren, baliteke asteazkenean lidergo horren zimenduak ezengorkotzea.

Roberto aragoiarrak etxerako bidea hartuko du zazpigarren saioan, eta ez du Micharen bidea jarraituko, beraz. Ireneren eta Daviden konpainian jarraituko du Michak Chimborazoko hegalean, eta izoztuta utziko dituen proba bat gainditu beharko dute, programaren joan-etorrian erabakiorra izan daitekeena.

'Objetivo Chimborazo'ren zazpigarren atala asteazken gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en. Aurreko atal guztiak, gainera, EiTB Nahieran daude ikusgai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea