Itxi

telebista

22:30ean

Altsasuko erasoak aztergai, gaur gaueko 'La Noche en Jake' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Gobernua eratzeko negoziazioen azkeneko ordua, Eusko Legebiltzarraren legealdiaren hasiera, eta PSOE alderdiaren egoera aztertuko dituzte.

Gaurko 'La Noche en Jake' saioan, Altsasun bi guardia zibilek eta haien bikotekideek jasandako erasoa eta gertakarien ostean izan diren erreakzio politikoak aztertuko dituzte. Arantza Ruizek gidatutako saioa Nafarroako herrira itzuliko da tentsioa eten ote den ikustera.

Horrez gain, alderdi politikoetako eta hedabide nagusienetako ordezkariak bilduko dira solasaldi mahairen inguruan. Mintzagai izango dituzte, besteak beste, Gobernua eratzeko negoziazioen azken ordua, Eusko Legebiltzarra eratzeko bilkura eta legealdi berri honek izango dituen erronkak, baita Aieteko deklarazioa sinatu zenetik bost urte pasa direnean Euskadin bizi den egoera.

Amaitzeko, bi ministro sozialista elkarrizketatuko dituzte ostiraleko saioan: Maria Antonia Trujillo eta Cristina Narbona. Beraiekin, PSOEren egoera aztertuko dute alderdiaren Komite Federalaren bezperan. Horrez gain, Juan Carlos Monedero elkarrizketatuko dute Pablo Iglesias eta Iñigo Errejon Podemos alderdiko burukideen arteko desadostasunen inguruan.

'La Noche en Jake' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista